2010/03/13

Pi eguna - Pi day

Badakigu martxoaren 14an Pi zenbakiaren eguna dela; hau dela eta, Arrigorriaga Institutuak bere ikasleen artean blog baten bidez (http://www.arrigorriagainstitutua.net/pieguna/) lehiaketa bat antolatu du.


Batez ere, Batxilergoko eta DBHko 3. eta 4. mailakoek hartu dute parte. Gehienak animazioak izan dira, baina bideoak, marrazkiak eta abar ere beren tokitxoa izan dute. Lehen urtea dela kontuan izanik, parte hartzea polita izan da, baina izango dituzten sariek (hiru MP4), eragina ere izan dutela uste dut.
Zorionak ematea baino ez zait geratzen antolatzeleei, irabazleei eta parte hartzaile guztiei. Zorionak eta datoren urtera arte!!

2 comentarios:

Juan Carlos Guerra dijo...

Zorionak zuri ere , antolatzailea izan zarelado.
Bihar, martxoaren 14 , 16etan (3-14-16) saridunak argitaratuko ditugu blogean.

AlazneZ dijo...

Mila esker.Zain izango dituzu gure neska-mutilak...