2010/04/14

Zenbakiak literaturan

Gaur bertan egunkari batean artikulu zoragarri hau irakurri ahal izan dut. Han besteak beste «También los novelistas saben Matemáticas» liburua aipatzen da. Bere idazleak, José del Río Sánchezek, fama handiko 110 idazleren obretan oinarriturik, literatura eta zenbakien arteko lotura aztertzen du. Idazleek zenbakiak sartzeko zenbait teknika erabiltzen dituzte:
1. Pertsonaien bidez matematika erabiltzea (labar baten altuera kalkulatzeko, La isla Misteriosa, Julio Verne )
2. Argumentuan (poliziakoetan hilketek logika numerikoa dutenean, Los crímenes de Oxford, Guillermo Martinez )
3. Personaiak matematikariak dira, bai errealak (Pitagoras, Hipatia ...) edo gezurretakoak (Las Cenizas de Ángela )
4. Hizkuntza matematikoa metafora edo deskribapenetan (erainkin baten deskribapen geometrikoa, La Caverna, José Saramago).
Azkenik, idazleak matematikaren irakaskuntzarako aholku batzuk ere ematen dizkigu, ondorio batera heltzeko: letren eta zenbakien munduak ez direla kontrajarriak, paraleloak baino.

No hay comentarios: