2010/05/20

Blogging with Numbers

Orain dela egun batzuk twitter bidez blog baten sarrera bitxi bat aurkitu nuen: "5 reasons readers like Numbers in a headlittle" (5 arrazoi irakurleek atsegin izateko zenbakiak izenburuetan) eta Googlek estreinatu berri duen itzultzailearen laguntzarekin laburtzen ahaleginduko naiz zeintzuk diren arrazoi hauek:

1.- Zerbait berezia agintzen digu. Blogetako sarrera asko itxurosoak dira eta irakurri ahala, oso kafeinagabeak direla esango genuke, baina zenbakia izenburuan agertuz gero, arrazoiak emango direla ziurtatuta dut eta beraien kopurua ere.

2.- Bere egiturak erraztu egiten du irakurketa. Ideiak antolatzen lagunduz.

3.- Antolakuntza argi honek irakurketa arina eta gainekoa egiten laguntzen digu eta bilatzen ari naizenera zuzenean jo.

4.- Blogeko gidoia jarraitzera behartzen gaitu.

5.- Zenbakiak “gozokiak” edo “pornoa” (hitzez hitz) dira gure burmuinetarako. Publizitatean frogatuta dago zenbakiek gugan daukaten erakarritasuna, batez ere hauek txikiak, zifra batekoak, eta bakoitiak direnean. Gure gizartean hitzak diluitu egiten dira, baina zenbakiek bere sendotasuna mantentzen dute.


Iturria:Blogging with Numbers

No hay comentarios: