2011/03/18

Zenbaki irrazionaleen horma-erlojua


Microsiervos


Bertan ez dira ordu zehatzak agertzen, agertzen diren zenbaki guztiak irrazionalak dira, hau da, zatiki baten bidez ezin ditugunak adierazi, beraien artean nagusia  "pi zenbakia"  dugu , orain 4 egun bere eguna, “pi eguna” ospatu dugu, hain zuzen ere martxoaren 14an arratsaldeko lauretan ( 3/14/16…). Munduko toki askotan eta batez ere matematikarien momentua dela esan dezakegu , guk gure neurrian egunari antza emateko institutu barruan, urtero legez , lehiaketa bat antolatu dugu gure ikasleen artean, harrigarria da hauek daukaten irudimena. Honen berri izateko jo blog honetara:   http://www.arrigorriagainstitutua.net/pieguna/  




2 comentarios:

Manuela Virto Ruiz dijo...

Benetan oso interesgarria dela honako erlojua!Oso idei polita iruditzen zait! Harrituta naukazu zelan lortzen duzun zenbakiekin lotuta dauden hain harrigarriak diren gauzak.
Mila esker.

Alazne Zarate Gorostiola dijo...

Nola ez dut lortuko, zenbakiaz inguratuta gaude eta.
Mila esker zuri irakurle leiala!