2011/08/30

Karratu magikoa



Aurreko batean karratu magikoak direla eta, sarrera bat izan genuen: Zenbakiak arkitekturan. Bertan aipatzen zen Gaudik nola txertatu zuen karratu magiko hura bere fatxadan. Karratu magikoak historian zehar sarritan agertua izan dira arte lanetan. Honako honetan Alberto Dureroren bere "Melancolia I" (1514)  grabatuan agertzen dena heldu zait nire eskuaetara aurkezpen eran.

Wikipedia

Sinbolismoz beterik dagoen grabatu honetatik  karratu magikoa baino ez dugu aztertukoa.  Bere konstantea 34 zenbakia da, hau da, zutabeka, zeharka, horizontalean, edota lau erpinetako zenbakiak baturik beti konstante hori lortzen dugu. Errenazimenduan uste zuten karratu hauek ahalmen esoterikoak zituztela.



Karratuaz gain, koadro honek hainbat elementu matematiko ditu, ea guztiak aurkitzeko gai zaren: esfera, gorputz poliedriko ez erregularra,  neurgailuak (erlojua, balantza eta erregela), zazpi mailako eskailera eta kanpaitxoa besteak beste.



No hay comentarios: