Aurreko egunetan EHUk
antolotutako “Cultura
con M de Matemáticas” udako ikastarora joateko aukera izan nuen.
Bertan arte eta kultura matematika
ikuspuntutik aztertzen dira. Twitterren ere aipatu dugu #culturaMate13.
Besteak beste, Nuria Juncosa gure artean izan genuen eta bere lana
aurkeztu zigun, lerroz, simetriaz eta
batez ere matematikaz betea. Pinturatik abiatuta, gaur egun arte digitala dela bere produkzio
gehiena esango dugu.
Hurrengo bi helbide hauetan Nuria Juncosa web orria eta bere Facebooken bere lanaren zati
handia ikusteko aukera dugu; era berean, bideo zoragarriak sortzen ditu bere
irudiekin , YouTuben.
Hona hemen hauetariko bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario